
Behia
2017-08-08
Behi-aziendaren haragia oso elikagai nutritibo eta interesgarria da, dieta bariatu eta orekatu batean, balio biologiko altuko proteinak, mineralak eta B taldeko bitaminak gehitzen baitizkio. Pisu berdina hartu ezkero, behi zaharragoen haragian muskulu barneko gantza ugariagoa da, eta horrek hain berezita duen xamurtasuna ematen dio, nahiz eta den piezaren arabera, kantitatea desberdina izango den.
Adibidez, txuletek, solomoak edo azpizunak baino gantz gehiago du. Gure dendan eskaintzen ditugun haragi piezak, inguruko herrietako baserrietan hazitako behienak dira. Kalitatea bermatzen da horrela. Behi hauek, aske eta bazka natural eta transgeniko gabeko pentsuen bidez hazitakoak dira. Animalia hiltzen den momentuan duen adinaren arabera, haragiaren xamurtasun, goxotasun eta zaporea aldatuko dira. Baina beste baldintza batzuk ere badaude; hala nola, animaliaren genetika, hazia izan den modua, edo erosten dugun zatiaren araberakoa. Merkatuan, mozketa mota desberdinak aurkitu ditzakegu eta, begiratzen dugun sailkapenaren arabera, behiaren 27 mozketa mota ere aurkitu ditzakegu.
Halere, mozketa mota garrantzitsuenak, zortzi funtsezkoenetan sailkatzen dira: hanka (biribilkia), azpizuna, solomoa, saihetsak, sorbalda, paleta, ukondoa eta azkenik, bularra.