
Txekorra
2017-08-08
Joxe Mari Barriola Harategiko txekorrak, behiak bezalaxe, inguruko baserrietan hazitakoak dira; larreetan aske eta modu naturalean elikatutakoak. Txekorren kasuan, hazte prozesuko ziklo naturalak errespetatzen dira; alegia: txekorrei beraien amaren ondoan egoten uzten zaie titia kendu arte, garapen hobea eta animaliaren ongizatea lortuz, honela, txekorraren haragiaren zapore eta propietate naturalak lortuaz. Mingainetik isatsera.
Txekorretik dena aprobetxatzen da gure dendan. Gure dendako txekor xerrak ezin hobeak dira, zuntz muskularrarengandik perpendikularki ebakitzen baitira, horrekin, testura biguna lortuz. Txekorraren zati desberdinetakoak izan daitezke, sorbalda edo solomokoak: xerra fina bada, mota desberdinetako jakiak prestatzeko aproposa da, adibidez, su geldoan sukaldatzeko, saltsekin. Bestalde, xerra lodia bada, gorputz gehiago eta pisu gehiago duenez, aproposa da erretzeko.
Txekor txuletak, beheko solomotik edo agujatik lortzen dira (lepoalderagoko zatia), eta garbi garbi prestatzen ditugu, inperfekziorik gabe eta gainazal leunarekin, azal guztia batera eta berdin erre dadin. Nahi den puntuan sukaldatu daitezke: bai gisatuak, erreak edo, lodiagoak badira, parrillan. Txekor azpizuna izango da ziurrenik zati fin eta delikatuena, beheko solomoaren barrualdean aurkitzen dena. Zati oso edo medailoietan xerratua bada, plantxan, parrillan, labean ala zartagian sukaldatu daitezke. Txuletak, xerrak eta azpizunak, abantaila bat dute gainera: soberan gelditzen diren haragi zatiekin, haragi xehatua egin daiteke, sukaldean modu askotara erabil daitekeelarik. Berezitasun bezala aipatu, Barriola Harategian, txuletarekin eginiko hanburgesak egiten direla.